MUSIKA

Oso Fan-en “Fallen Leaven” izeneko tourra

Oso Fan, Giorgio Bassmatti donostiarraren euskarazko egitasmoa da. Donostiarrak pop kantuak jotzen ditu, eszenatokian bakarrik aritzen da, eta bere letrak umorez eta ironiaz josita daude. Bere talde kutunen artean Beat Happening edo Pastels daude. Bassmatik, halaber, Melodías concertantes diskoa plazaratu zuen Vidaur musikariarekin batera.

Irailean eta urrian, hainbat tokitan arituko da donostiarra Fallen Leaven izeneko tourrean. Hala, 16an, Kutxa Kultur Festibalean izango da. 28an, Gasteizeko Eskilarapeko Soinua ekimenean.
Urrian salto eginez, 3an Donostiako Kursaalen izango da, eta azkenik, 11, Donostiako Gure Bazterrak Fest jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button