BERTSOTAN

Kuadrilla artekoarekin Amurrion eta Ametzagan

Kuadrilla artekoa lehiaketaren bi saio egingo dira asteburu honetan. Ostiralean Aiaraldeko Ai zapotzin taldeak antolatu du saioa Amurrion, afari formatuan Txakolin elkarteko txokoan. Gasteizko Bertxotxoak gonbidatu ditu eta bi taldeak bat-batean arituko dira. Idatzizko sorta bat kantatuko du Mitxoletak taldeak

Larunbatean, Zalduondoko bertso-eskolak Asparrengo Ametzaga herriko txokoan antolatu du bertso-bazkaria. Gasteizko Zabala eta estuak gonbidatu ditu. Zalduondoko Marisoro Euskara taldeak, papera eskuan, kantatuko du prestatutako sorta idatzia.

Martxoko azken asteburuarekin batera Kuadrilla artekoaren azken saioa egingo da Aramaion. Honekin bukatuko dira bat-bateko taldeek antolatutako saioak eta apirilaren 5an talde guztiak elkartuko dira Agurainen, egun osoko festan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button