
Katu bat Parisen (Un vie de chat) hilaren 16an estreinatuko da Belodromoan Donostiako Zinemaldiaren 59. Edizioaren haur- zinema atalaren baitan.
Jean-Loup Felicioli eta Alain Gagnolek zuzendutako filma Zinema Euskaraz egitarauaren barruan euskaratu da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programa honen helburua hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera ematea da.
Filmak bizitza bikoitza duen Dino katuaren istorioa kontatzen du: egunez Zoé bere jabearen laztanak jasotzen ditu. Zoé polizia komisarioaren alaba da, eta Victor Costak eraildako bere aitaren heriotzarengatik traumatizatuta dago. Gauez, berriz, Pariseko teilatuetan zehar ibiltzen da katua Nico lapurrari laguntzen.
Irailaren 16an proiektatuko da estreinakoz filma Zinemaldian. Gero, 19an, 20an, 21ean, 22an eta 23an ere ikusi ahalko da ordu berean. Gainera, beste herri batzuetan ere izango da: Arrasaten 19an, Tolosan 20an eta Beasainen 21ean. Kasu guztietan, emanaldiak 10:00etan izango dira.