LITERATURA

Kattalin Miner eta Miren Agur Meabe idazleen lanak karrikaraturik

Susa argitaletxeak Kattalin Miner idazlearen Turista klasea nobela eta Miren Agur Meabe idazlearen Nola gorde errautsa kolkoan izeneko poema liburua argitaratu du egunotan.

“Esnatu, gosaldu, jantzi, motxila, paketea eta nortasun agiria hartu, Hendaiara joan, Pariserako trenari itxaron. Baliteke gaurkoa izatea azken bisita. Eta oraindik ez zaizkio natural ateratzen talegoa bezalako hitzak. Batzuetan fribolo samarrak iruditzen zaizkio haien arteko elkarrizketak, ez dutelako politikaz hitz egiten, baizik eta pelikulez, liburuez, ametsez. Barre egiten dute, elkar babesten dute.”
Adiskidetasuna, elkartasuna, norberarengandik erauzi ezin ditugun beldurrak, Kattalin Minerren bigarren nobelan.

Miren Agur Meaberi bizitzaren joan-etorrietan, iraganaren errautsak gordetzeko urna moduko bat bilakatu zaio kolkoa. “Izenburu alegoriko bezain ironikoa dauka Miren Agur Meaberen poema liburu berriak, zeinetan azken hamarkadan hainbat gairen inguruan idatzitako poemak biltzen dituen: nortasuna eta memoria, genealogia femeninoak, bidea locus ideal gisa, desamodioa, dolua, indarkeriazko ekintzetan dugun ardura, poesiaren gaineko gogoeta.”

Berak dio libururik trinkoena atera zaiola. Poemak ederrak, sakonak eta hausnartzeko bazka emango dutenak izango dira, halabeharrez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button