LITERATURA

Karrikiri elkartearen ekitaldiak

Karrikiri elkarteak eta dendak hainbat liburu aurkezpen eta ekitaldi ezberdin burutuko ditu asteotan, guztiak zinez interesgarriak.

Hala, otsailak 15, Palestina komikiaren aurkezpena egingo du Julen Gabiriak (Itzultzailea) eta Jaume Gelabertek (aurkezlea), 19:00etan, Hizkuntza Eskolako Areto Nagusian.
“1990eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco izeneko komikigile gazte batek Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma artistikoan dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizkien, manifestariekin solasean aritu zen, nekazariekin bazkaldu zuen, ospitaleetako gaixoak bisitatu zituen, eta, finean, Gaza eta Zisjordaniako herritarren bizitzan eta kulturan murgildu zen. Esperientzia zirraragarri haren ondorioz sortu zen Palestina, Saccoren aurreneko kazetaritza-lan handia, eta azken urteotan argitaratu den obra politiko eta historikorik onenetakoa”.

Otsailaren 21ean, Munduari bira eman zion ontzia liburuaren aurkezpena izango da Joseba Sarrionandia, Oihane Garmendia eta Mirentxu Oteizarekin. Gainera, Iruñeko planetarioarekin elkarlanean Munduari bira eman zion ontzia izeneko erakusketa zabalduko da, martxoaren 5era bitarte.
“Goizetan bisita gidatuak izanen dira, Iruñerriko eskola, ikastola eta institutu desberdinetatik hurbilduko dira, guztira 350 gazte. Euskaltegietako taldeak ere bertaratuko dira. Planetarioaren ordutegian erakusketa bisitatzeko aukera izanen da. Ares ilustratzailearen irudiz osaturiko erakusketa ederra, libururako egindako ilustrazioak pasarteekin batera aurkeztuko dira, liburuan presente dauden gaiekin, bidaiatzeko aukera eskainiz.”

Informazio gehiago nahi izanez gero: Karrikiri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button