IKUS-ENTZUN

Autore-zinemarik onena udarekin batera

Bilboko Golem zinemetan, ekainaren 29tik abuztuaren 16ra bitartean, urteko filmik onenak ikusteko aukera paregabea izango da prezio murriztuan. Guztira, hamaika herrialde ezberdinetako hogeita lau titulu pantailaratuko dira.

Programak urteko lanik azpimarragarrienak bilduko ditu, zinema jaialdietan saritutako filmak edota zinema independenteko harribitxiak direnak; film guztiak jatorrizko hizkuntzan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin, eta prezioa ohikoa baino txikiagoa izango da.

Nabarmentzekoa da Aki Kaurismaki Finlandiako maisuari eskainitako atzera begirakoa; bertan zuzendaria arrakastatsuaren zortzi film remasterizatuak ikusi ahalko dira. Philippe Garrel, Paul Thomas Anderson, Hong Sangsoo edo Andrey Zvyagintsev zuzendarien lanak ere ikusiko dira.
Ea ohikoa den moduan, genero eta estilo ezberdineko izenburuak jarriko dituzte ikusgai Golem zinemetako pabntailetan, tartean, El Cairo Confidencial, The best day of my Life, Yo Tonya, 120 pulsaciones por minuto, edota Call me by your name.

Golem zinema aretoen webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button