Datorren hilerako programatu ditu Tabakalerak Udako Lantegiak egitasmoa. Ikastaro oso interesgarri batzuk ondu ditu Donostiako zentroak. Hemen batzuk nabarmendu nahi ditugu.
Argazkigintzarekin zoratuta dagoenarentzat, Camera obscura. Argazki-kamera baten barruan sartuko gara antolatu da. “Gela ilun edo kamera baten barruan irudia nola sortzen den ikasiko dugu. Ubikeko areto bat guztiz ilunduko dugu kartulina beltza erabiliz. Behin guztiz estalita, zulotxo bat egingo diogu: magia! Kanpoko irudia buruz behera proiektatuko da leihoaren pareko horman!”
“Indarkeriaren ondoren, nola begiratu, gogoratu eta kontatu behar dugu biktimak aintzatesteko, indarkeriari zilegitasuna kentzeko eta bizikidetzan bizitzeko?” Galdera horri erantzuteko Izuaren ondorengo irudiak antolatu dute.
Sorry not sorry. Fashion film bat sor dezagun izenekoan, “moda munduan abangoardia diren pelikulen inguruan arituko da, fashion filmen inguruan, hain zuzen ere. Nazioarteko jaialdietan eta jaialdi esperimentaletan irabazle izan diren filmak aztertu ondoren, lan-taldeak, fashion film bat ekoiztuko du, ideiatik hasi eta bukaerako muntaiara arte”.
Azkenik, oso interesgarria ematen du Emakume aitzindariak musika elektronikoan lantegiak. “Lau egunetan musika elektronikoan aitzindariak izan diren lau emakumeren eskutik bidaia bat egingo dugu; modu horretan, musikaren konposizio- eta interpretazio-formak, entzutea ulertzeko modu berriak, norberak musika-tresna elektronikoak egin eta soinuen manipulazioarekin eta grabazioarekin jolastuko gara”.
Ikastaro hauez gain eta eskaintza borobilagoa osatzen duten beste guztiez informazio nahi baduzue, Tabakaleran sartu.