
Uharte Zentroak Mapamundistas taldearekin elkarlanean, proiektu artistiko bat ekoizteko egoitza bat eskaintzen du. Ostean, irailaren 21etik urriaren 28ra ikusgai egongo den erakusketa kolektiboan parte hartuko da. Proiektuak ekainaren 18ra arte aurkeztu ahalko dira.
Uharte Zentroak eskaintzen duen egoitza ekaina eta iraila bitartean garatuko da (4-6 astez). Bertan 1.800 € ekoizpenerako eta 1.200 € ordainsaria eskaintzen dira. Gainera, Uharte Zentroan lan egiteko espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak erabiltzeko aukera izango da.
Egoitzak irauten duen bitartean sortuko den obrak edozein formatu izan dezake eta edozein euskarri (irudia, bideoa, soinua, instalazioa, dantza, performancea, testua, eskultura, margoa, artxiboa, etab.). Obra hori ikusgai izango da Ziudadelako Mistoen Hiriartea pabiloiko lehenengo solairuan beste artista batzuen lanekin batera, Inmovil erakusketan (MAPAMUNDISTASen 2018ko proiektua da).
Informazio guztia hemen duzue.



