MUSIKA

“Kantu eta Hitza” zikloan, Habia taldea

Euskal musikarik osaturiko zikloa da Kantu eta Hitza, Iruñeko Udalak antolatzen duena. Aurten,  maiatzaren 20tik ekainaren 24ra garatuko da, eta kontzertuak ostegunetan izango dira, 19:30ean hasita.

Iker Laurobaren inguruan osatutako musika taldearekin abiatu zen zikloa joan den maiatzaren 20an. Gero, maiatzaren 27an, Maria Rivero & Tribu Banda aritu ziren. Ekainaren 3an, Eneritz Furyak kantariak kontzertua eskaini zuen. Ekainaren 10an, Petti kantariaren txanda izan zen, eta gaur, ekainaren 17an, Habia taldeak kontzertua eskainiko du.

Elena Haira (biola, ahotsa), Amaia Hiriart (txeloa, ahotsa) eta Maia Iribarne Olhagarai (biolina, ahotsa) musikariek osatzen dute Habia taldea. Iruñean Animalia naiz eta diskoa aurkeztuko dute, Descalzos karrikako Erraldoien Txokoan.

“Hiru hari eta hiru ahots batera. Tradiziotik abiatuta sorkuntza berriak jotzen dituzte eta taldearen musika entzutean mundua mugimenduan eta jendeen soinua hurbiletik sentitzen dugu. Kafira batean bagina bezala, amaren besoetan lokartzen ginelarik bezala. Egoera biziki berezi horretan gizadiaren barnatasunean murgiltzeko”.

Azkenik, ekainaren 24an, Ibil Bedi taldea arituko da, eta Kantu eta Hitza zikloari amaiera emango dio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button