IKUS-ENTZUN

Zine klasikoa proiektatuko da aire librean Iruñean

Hil honetan, zine klasikoa ikusteko aukera izango da, Iruñeko Baluarteko terrazan, 22:15ean; zikloa Nafarroako Filmotekak ondu du, eta Rooftop Cinema izenburupean egingo da.

Guztia, hiru film maisulan pantailaratuko dira. Lehenengo hitzordua 24an izango da, eta egun horretan, Alfred Hitchcock maisuaren North by Northwest (1959) aurkeztuko proiektatuko da; 29an, berriz, Billy Wilder zuzendariaren komedia bikaina, Some Like It Hot (1959); eta, azkenik, 31n, Blake Edwardsen Breakfast at Tiffany’s (1961) amodiozko drama.

Hirurak lan aski ezagunak dira, bai eta film bikainak ere. Zuzendari klasikoen lanaz gain, Baluarteko terrazara bertaratuko direnek, aktoreen lan izugarria ikusteko aukera ere izango dute, tartean, Jack Lemmon, Cary Grant edo Audrey Hepburn.

Proposamen interesgarria Nafarroako filmotekarena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button