ESZENA

Kameleoiak Gara! jaialdia abenduaren azken egunetan, Tabakaleran

Tabakalerak antzerki, dantza, musika eta zirku garaikideko hiru eguneko programazioa eskainiko du. Hala, abenduaren 26, 27 eta 28an, jaialdiak “tokiko eta estatuko eszena garaikideko artista nabarmenak elkartuko ditu, horietako asko erreferenteak beren diziplinetan eta familiei zuzendutako sorkuntzarekin konprometituak”.

“Kameleoiak gara! Tabakalerak urte osoan zehar garatzen duen programa da eta familiei zuzenduta dago bereziki. Jarduera artistiko parte-hartzaileen bidez, programak kultura garaikidea esploratzeko gonbitea egiten du, jakin-minetik, irudimenetik eta baterako ikaskuntzatik abiatuta, eta hausnartu, gozatu eta deskubritzeko gune bihurtzen da horrela. Orain, jaialdi bertsioan, asmo hori zabaldu eta arte eszenikoen inguruan partekatutako hiru eguneko esperientzia eskainiko du”!.

Egun horietan, antzerkian, dantzan, musikan eta zirkuan adituak diren hainbat sortzaile bilduko dira bertan, tartean, Red ATALAK Dantzaz elkartea, Txalapart, Taun Taun teatroa, Bapatean zirko, Rojo Telón, Dj Siwanaba, Infinita sonora eta Berdinki Zirkua.

Abenduaren 1etik aurrera, jardueretarako sarrerak erreserbatu, informazio jaso eta izena eman daiteke tabakalera.eus webgunean edo zentroko informazio-gunean.

Show More

Related Articles

Back to top button