ESZENA

“Kalez Kale” jaialdia, Iurretan

Asteburu honetan, ekainaren 17tik 19ra bitartean, Iurreta jai giroan sartuko da Kalez Kale ekimenari esker. Makina bat antzezpen ikusteko aukera egongo da herri horretan, eta guztietan umorea eta kale antzerkia protagonista izango dira.

Bertako Udalak antolatzen duen Kalez Kale jaialdian izango den programa honako hau duzue: gaur, ekainak 17, abiatuko da jaialdia Deabrukeriak antzerki taldearen Plaza abordaia lanarekin.
Datozen gunetako piezak eta protagonistak, Auskalo (Eriz magoa), Yes we art (Ameztu antzerki taldea), Oh-pera (Tosco zirkoa)  eta Por hacer un favor (Trapu Zaharra).

Egitaraua osatzen duten bost antzezlanak doan eta aire librean gozatu ahal izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button