LITERATURA

BizkaIdatz VI. Sariaren irabazleak

Bizkaiko Foru Aldundiak BizkaIdatz literatura-sarien seigarren edizioko sari-banaketa egin zuen atzo. Elena Fernández eta Uxue Agirre izan dira aurtengo irabazleak. BizkaIdatz sariaren irabazleak 1.500 euro jasotzen ditu.

Aurtengo edizioan, Yurre Ugartek (Ordezko kazetaria) eta Esther Zorrozuak (Dos anémonas azules) idatzi dituzte hasierako kontakizunak, eta zaleek kontakizun bat idatzi behar izan dute hasiera hori oinarritzat hartuta.
Diogunez, euskarazko kategorian, Yurre Ugartek proposatutako kontakizunetik abiatuta, Uxue Agirre Madariaga bilbotarrak eskuratu du lehen saria. Bigarren saria eman gabe geratu da. Epaimahaian Yurre Ugarte, David Tijero eta Ana Urkiza idazleak izan dira.

Gaztelaniako kategoriako irabazlea Elena Fernández Alonso izan da, Esther Zorrozuak  idaztitako Dos anémonas azules lanari jarraipenik ederrena eman diolako. Hala erabaki du Esther Zorrozua, Ivan Repila eta Alejandro Fernandez idazleek osatutako epaimahaiak.

Aurtengo edizioan, 85 lan jaso dira (74 gaztelaniaz eta 11 euskaraz), eta horietatik 55 emakumezkoek idatziak izan dira, eta 30, gizonezkoek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button