Nontzeberri

“Clown Zorrotza” programa asteburuari begira

Bilboko Udalak Clown Zorrotza programaren XIII. edizioa antolatu du ekainaren 9tik 11ra, bertako Azoka Parkean eta auzoko Udal Liburutegian. Clownaren diziplina zabaldu nahi duen programan sei konpainiak parte hartuko dute aurten, publiko guztiari zuzendutako ikuskizunekin.

Gaur bertan abiatuko da ekimena 18:00etan, ipuinak eta globoflexia batzen dituen Lur Usubiagaren ikuskizun batekin. Geroago Cirque Hirsute frantziarrak etorriko dira, Les butors proposamenarekin; ikuskizun birtuosoa, akrobatikoa eta burleskoa.

Ostiralean, hilak 10, 18:30ean, Azoka Parkean, Ana Cuervas Lopezek eta Santiago Montero Fernandezek sortutako Vela Circo konpainia galiziarraren txanda izango da A Corda lanarekin. Gure garaiko absurduaren, kaosaren eta poesiaren zirkua.
Ondoren, 19:30ean, Malas Compañías euskal konpainiak Zirkus aurkeztuko du. Konpainiak 15 urte bete ditu zirkua, kaleko antzerkia eta clown-a egiten.

Larunbatean, hilak 11, jaialdia proposamen bikoitz batekin amaituko da, Azoka Parkean: 18:30ean hasiko den Zirco Txosko euskaldunen Oh-Pera (antzezlan horrek antzerkia, umorea eta zirkua nahasten ditu), eta 19:30ean hasiko den Dulce hogar sobre ruedas, Paolo Martini katalanaren eta Adrian Schvarstein norvegiarraren konpainiarena.

Exit mobile version