ESZENA

“Kalerki” Kaleko Arteen Jaialdia, Zarautzen

Ekainaren 29tik uztailaren 2ra, Kalerki Kaleko Arteen Jaialdiaren 29. edizioa ospatuko da Zarautzen. Hortaz, bihartik aurrea, goi mailako antzerki konpainiek kaleko ikuskizun ederrez gozatzeko abagunea eskainiko dute Zarautzen, gazteek zein helduek gozatzeko moduko ikuskizunak baitira.

Jaialdia hiru kokapenetan mugituko da: Malekoia, Villa Manuela eta Munoa. Guztira 13 ikuskizun izango dira (dantza, zirkua, antzerkia, musika, txotxongiloak edo formatu bereziko ikuskizunak), eta 12 konpainiek parte hartuko dute. Euskal Herriko konpainiez gain, Katalunia, Madril edo Alacantetik ere etorriko dira.

Eszena jaialdiren ateak hiru ikusgarrik zabalduko dituzte bihar bertan: 20:00etan Peix pieza, Hotel Iocanti taldearena, eta 22:00etan, Maduixa taldearen Migrare eta Haatik Dantzaren Ur  lanak ikusteko aukera egongo da.

Noiz, zer eta non, hobeto jakiteko: Kalerki.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button