ESZENA

Kaleko arte eszenikoen nazioarteko panoraman Bilboko Kalealdian

Atzo aurkeztu zen Bilboko Kalealdiaren XVIII. edizioa. Ekainaren 26tik uztailaren 1era 58 emanaldi izango dira Bizkaiko hiri buruan.

Kaleko antzerkirik interesgarriena etorriko da Bilbora eta bertan, zirkua, musika, txotxongiloak eta objektuen antzerkia nahasten dituen eta irudimenez beteta dagoen sorkuntza lan asko ikusteko parada egongo da, beti ere sormenez eta poesiaz beterik.

Euskal konpainia askok hartuko dute parte: Deabru Beltzak, Dikothomia, Eva Guerrero, Hortzmuga, Organik eta Shakti Olaizola. Bilbo bisitatuko duten 27 konpainietatik 18 Estatutik kanpokoak dira, Frantziakoak, Portugalekoak, Danimarkakoak, Erresuma Batukoak eta Txilekoak, hain zuzen ere.

Ikusgarri bilakatuko diren obren artean, aipatzekoak dira Les Frelots konpainiaren Comme un petit air d’ antan, Cie Rêveren Impact, edo Fille d´Hestia zirku ikuskizun, eta Pizza Participative. Bivouac konpainia frantziar ospetsuak A corps perdus zirku eta dantza ikuskizuna eskainiko du.

Deabru Beltzak konpainiaren eskutik etorriko da, musika eta kaleko antzerkia uztartzen dituen Su à feu ikuskizuna, danborrek, dantzak eta suak lagunduta. Shakti Olaizolaren Baldin bada; Eva Guerreroren El fin de las cosas dantza garaikide; edo Hortzmuga taldearen Femmes obra izango dira beste proposamen batzuk.

Noiz, non eta zer jakin nahi baduzue, programazio guztia duzue hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button