ESZENA

Kalea arte bihurtzen den lekua

Kaleka, Lekeitioko Kale Arteen Jaialdia bere 35. ediziora iritsi da, eta aurten, uztailaren 4tik 6ra bitartean ospatuko da. Jaialdiak, guztira, 13 ikuskizun eskainiko ditu Lekeitioko kaleetan. Ekimenak urte osoko kultur egitarauaren parte ere izan nahi du, “kultura kritikoa, feminista eta komunitateari lotutakoa bultzatuz”.

Ekimenaren programa ofizialaren barruan ikuskizunak, tailerrak, esku-hartzeak, performanceak eta bestelako formatu berritzaileak ikusteko aukera egongo da. Makina bat taldek hartuko dute parte: Enbata (Euskal Herria), Soon Company (Finlandia / Kataluña), Mama Crea (Euskal Herria), Cía Jimena Cavalletti (Balentzia), La Pez (Euskal Herria), Mimeoost (Holanda), Barolosolo (Frantzia), Komorebi Kolektiboa (Euskal Herria), Atx Teatroa (Euskal Herria) eta Goitibera (Euskal Herria).

Beste aldetik, sorkuntza-prozesuan dauden lanak ere erakutsiko dira Scratch atalaren barruan. Eta Kalekaz Blai sailean, “urtean zehar herritarrekin garatutako jarduera artistikoak (prestakuntza-prozesuak, ezagutza-trukeak, elkarrizketak eta tailerrak) ezagutzera emango dira.

“Aurtengo Kaleka, beraz, ez da soilik ikuskizunen jaialdi bat, baizik eta komunitatearekin lotura estuan dagoen kultur mugimendua. Arte garaikidea, kalean eta komunitatean sustraitua”.

Egunez eguneko programazio guztia: Kaleka

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button