ESZENA

Bakardade lagunduak existitzen dira?

Xake Produkzioak taldearen Postdatarik gabeko gutunak lana berria da, eta Nerea Ariznabarreta eta Kepa Errasti aktoreak aritzen dira oholtza gainean Getari Etxegarairen zuzendaritzapean. Bihar, urriak 28, Aretxabaletako Zaraia Aretoan izango dira 20:00etatik aurrera.

Eta zein da bertako trama? “Mikelek 5 urte eman ditu preso, eta ordu bete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordu bete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabetetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du idazleak. Charlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz, bere bizitzaren errepaso bat egingo du jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte.”

2022an Eusko Jaurlaritzako Produkziorako diru laguntza jaso ostean, laugarren antzezlana estreinatuko dute, asteburu honetan.

“Bakardade lagunduak existitzen dira? Eta bakarrizketa lagunduak? Horixe da Postdatarik gabeko gutunak: bakarrizketa lagundu bat.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button