MUSIKA

“Kafea eta Galletak” ekimena bihar, Gernikako Astran

Kafea eta Galletak ekimenaren saio bat izango da bihar, hilak 20, Gernikako Astran. Working Class Pop izeneko disko itzelaren autoreek eskubide osoa dute Popular music izeneko disko itzela aukeratzeko. Izan ere, izenburu eta mezu horiek baino askoz gehiago da Oki Moki eta The Guests, Gipuzkoako Getaria eta Philadelphia elkartzen dituena. Otsailaren 20an, biak ala biak deskubritzeko aukera izango duzue.

Philadelphia hiriko taldea The Guests, eta Popular Music (Sabotage, 2018) izenburuko diskoa tartean izango dira. Talde iluna da, synthpop, post-punk eta dark wave estiloetatik edaten duena.  Taldearen hitzak politikoak dira. Boskote estatubatuarraren arabera, “taldearen xedea gure entzuleei ulergarri egitea muturreko ezkerraren ideia politikoak konponbide bat direla pobreziaren eta desberditasunaren arazo globalen aurrean”. Sheer Mag taldeko musikari ohien egitasmoa da, eta bere proposamenean New Order, The Cure o The Smiths taldeen oihartzunak entzuten dira.

Getariko Oki Moki bikoteak Ocean Breeze izenburuko kasetea plazaratu zuen 2017an. Horren ostean Working Class Pop (2020) disko sortu zen. Hamar kantuz osatutako disko berriak, “Zelanda Berriko laurogeiko hamarkadako pop doinuen beharrezkotasuna, kaliforniako idearioko atmosferak eta iberiar penintsulako punk txukunenetik edaten duten abestiak bildu ditu, oraingoan produkzio lan adikorrago batean oinarrituz.” Kantuak gazteleraz, euskaraz eta ingelesez abestuak izan dira, eta entzungai dituzue plataforma digitaletan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button