MUSIKA

Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardo, Getxo Jazz jaialdian

Aurten, Getxo Jazz nazioarteko jaialdiaren 40 edizioa egingo da, uztailaren 1etik 5era arte. Bada, aurtengo izarrak hauexek izango dira: Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardo.

Jorge Pardo (Madril, 1956) musikariak Huellas flamenko-jazz ikuskizuna aurkeztuko du uztailaren 1ean. Getxo Jazz jaialdiaren arabera, “Hasiera-hasieratik jazzera bideratu zuen bere jarduera eta flamenkoaren eszenan sartu zen Paco de Lucíaren eskutik. Zeharkako txirula eta saxoa jotzen sortu duen estiloa eredu bilakatu da eta erroko jazza eta flamenkoa nahasten dituen lengoaia mundu osoko agertokitan erakutsi du”.

Uztailaren 3an, halaber, Hermeto Pascoali (Arapiraca, 1936) musikari brasildarraren txanda izango da. Brasilgo musikari garrantzitsuenetarikoa da, eta bere proposamen musikalean bere herrialde sustraidun musika jorratzen du, jazz testuinguruan. Miles Davis jazz artista handiarekin ere aritu da. “Airto Moreirarekin batera Quarteto Novo taldearen eskutik nazioartean ezagutzera eman zuen 60ko hamarkadan eta 1970an Estatu Batuera bizitzera joan zen. Bertan, jazzaren izen handiekin aritu zen elkarlanean eta nabarmentzekoa da Miles Davisekin eginiko Live Evil lana. 1973an Brasilera itzuli zen eta han jarraitu zuen etengabe konposatzen”.

Azkenik, uztailaren 4an, Dee Dee Bridgewater (Memphis, Tennessee, 1950) abeslari estatubatuarra izango da berriro Getxon. Orotara, 17 lan  grabatu ditu, azkena iaz, Dee Dee’s Father. Horrekin batera, hainbat sari jaso ditu, tartean, hiru Grammy sari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button