ARTEA

Fiona Tan indonesiarraren “Abiapuntua”

Fiona Tan 1966an jaio zen Pekan Burun, Indonesian, eta egun Amsterdamen bizi da. Irudi eta bideo esparruko artista garaikide garrantzitsuenetarikoa da. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean paratu duen Abiapuntua–Point of Departure erakusketan memoria, denbora eta historia jorratzen ditu. Erakusketa 2013ko urtarrilaren 25ra bitarte dago zabalik.

Artxibo asko erabiltzen ditu, benetako dokumentuak eta artistak berak hartutako irudiak uztartuz. Indonesiarrak iragan koloniala jorratzen zuen bere hasierako obretan artxiboko eta filmotekako irudien bitartez. Horretaz gainera, behatzailea eta behatua ere kolokn jartzen ditu bere lanetan. Potreta ere sarritan landu du bere ibilbidean.

Donostian ikus daitekeen erakusketa hiru bideo-instalazio handiren inguruan ardazten da: A Lapse of Memory (Memoriaren Lapsus Bat), News from Near Future (Etorkizun Hurbileko Berriak) eta Thin Cities (Hiri Diluituak). Hirurekin artistak bidaia egin nahi du, bidaiari edo immigrante gisa, denboran edo espazioan. Lanon bitartez indonesiarrak atzera begiratu nahi du, bai eta etorkizunera ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button