LITERATURA

Mariasun Landa Sarien bosgarren edizioa

Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako ildoan antolatu dira Errenterian V. Mariasun Landa Sariak, emakumeentzako eredugarri diren emakumeak ikustarazteko. Kasu honetan emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri ematen duten idazlanak sarituko dira. Hortaz, sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi du Udalak, eta horrela, herri-kronika osatu.

Partaide bakoitzak gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango ditu, 3.000 eta 6.000 arteko karaktererekin. Lanak Errenteriako Udalera helarazi beharko dira. Horretarako epea  urtarrilaren 31n amaituko da. Bidalitako lanetan izengoiti edo lelo bat idatzi beharko da, eta beste gutun-azal itxi batean egilea identifikatzen duten datuak jarriko dira (izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa, e-maila, etab.), eta berari buruzko CV laburra sartuko dira beste gutun-azal batean.

Honako sari hauek banatuko dira: Emakumezkoen begirada lanik onena, 350 €, eta Emakumezkoei begirada lanik onena, 350 €.

Sari-banaketa ekitaldia martxoaren 8an edo data honen ospakizunen baitan antolatuko da.

Datu guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button