MUSIKA

Mikel Laboa gogoan

Aste honetako ostegunean, Iñaki Salvador musikariak Mikel Laboa Oroimenez izeneko emanaldia egingo du Victoria Eugenia Antzokian.

Donostia Kulturak adierazi duen bezala, “Iñaki Salvador nazioartean proiekzio handienetakoa duen jazzeko euskal musikarietako bat dugu: soinu-bandak idatzi ditu zinemarako, telebistarako eta antzerkirako, hainbat disko argitaratu ditu hala bere izenean nola beste batzuekin lankidetzan, Heineken Jazzaldiaren aurreko edizioetan harrera arrakastatsua izan duten proiektuak sortu izan ditu eta jazzeko euskal talde eraginkorrenetako partaide izan da. Iñaki Salvadorren heziketa musikalean funtsezko eragina izan zuen Mikel Laboa euskal kantagintzaren berritzaile paregabeari pianoan lagundu zion denboraldi luze eta emankorra. Salvadorrek beti adierazi izan du hain maisu handiari dion miresmena eta, proiektu honetan, Laboaren errepertorioa dakarkigu, jazzaren behetik iragazita, haren heriotzaren hamargarren urteurrena beteko den honetan”.

Osteguneko saioan, Iñaki Salvador (pianoa, konponketak, zuzendari musikala), Ainara Ortega (ahotsa), Maria Berasarte (ahotsa), Angel Unzu (gitarra), Hasier Oleaga (bateria) eta Javier Mayor de la Iglesia (kontrabaxua)  bilduko dira oholtza gainean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button