ESZENA

Kabia Teatro konpainiaren muntaia berria: “Lavinia”

Arriaga Antzokiak Kabia Teatroren antzerki estreinaldi bat hartuko du egunotan: Lavinia. Gaur berton, maiatzaren 22an, antzezlanaren euskarazko bertsioa estreinatuko da eta maiatzaren 24an, asteazkenean, gaztelaniazko bertsioaren txanda izango da. Lan horrek Ursula K. LeGuin idazle estatubatuarrak 2009an izen berarekin argitaratutako obra hartzen du erreferentziatzat.

Lavinia ipuin bat da, ahozko narrazio zuzenaren bidez ikusleei transmititzen zaiena, eta horretarako Yolanda Bustillo, Aitor Guisasola, Amets Ibarra, Karmele Larrínaga, Javier Liñera eta Iñaki Urrutiak antzeztuko dute. Obra horretan Mediterraneoko melodia polifonikoak berreskuratzen dira, taldeak zuzenean abestuko dituenak eta ahozko hitzarekin nahastuko direnak. Gainera, oinarri elektroniko bat gehitzen da, eta soinu-espazioa berezia sortzen da, Itziar Madariagaren eskutik.

Obraren korapiloa hauxe duzue: “Lavinia hezur eta mamizkoa da. Bizi da, arnasa hartzen du eta hitz egiten du. Baina, kontua da poeta batek idatzi egin zuela. Izan ere, gizateriaren obra gailenetako baten bigarren mailako pertsonaia bat da, eta antzeztokian hitza hartu eta istorioaren bere bertsioa kontatzea erabaki du. Txanponaren aurkia, agerikoa, Eneas heroi aparta izan bada beti, guk, orain, binperra aurkeztuko dugu, ilargiaren alde ezkutua, alegia. Nahi duena eraso gabe, bultzatu gabe eta zapaldu gabe lortzen duen pertsonaia xalo eta indartsu baten eskutik ibiltzeko gonbit egiten dizuegu. Emakume azkarra eta patxadatsua da, inguruko botereak menderatzea lortu duena. Gazteak bere sekretua kontatuko digu, bere existentzia aldarrikatuta, azkenean, zuongana iristeko, poeta baten, idazle baten eta bi antzerkigileren eskuetatik igaro behar izan bada ere.”

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button