MUSIKA

Aurten ere, Bilbao Basque FEST euskal kulturaren jaialdia

Apirilaren 5etik 9ra, Bilbao Basque FEST euskal kulturaren jaialdia izango da, eta ekimenak 200 jarduera baino gehiago bilduko ditu sei gai nagusiren inguruan: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport.

Musika Bilbao Basque FEST jaialdiaren elementu garrantzitsuenetako bat da edizio guztietan. Aurtengoan folk, rock, jazz edo pop estiloak entzungo dituzue. Emanaldi berezienetako bat Izar Blue konpainiaren eskutik iritsiko da Azkuna Zentrora. Konpainiaren Munduko soinuak, visual experience ikuskizunak hasiera emango dio jaialdiari asteazkenean, apirilaren 5ean, arratsaldeko 19:30ean. Bilboko Elkarte Filarmonikoak jaialdian parte hartuko du, eta Xabier Aburruzagaren Aurrez aurre folk kontzertu bikaina izango da. Aurtengo beste nobedade garrantzitsuenetako bat Gaueko Festa lehenengoz ospatzea izango da. Apirilaren 8an, musika euskalduna, energia handia eta giro ona ekarriko ditu Urrats Erromeria taldeak.
Bestelako kontzertuak ere antolatu dira Crazy Horsen, Azkena aretoan, Madame Lulun eta Cotton Cluben. Eta Taberna Live Music atalaren bidez, Mia Kalo, Vittersweet, Nuclear Dreams, Twin Room edo Bablian artistek zuzeneko musika eskainiko dute.
Rockari dagokionez, Bilbao Basque FEST Kafe Antzokira itzuliko da beste urte batez, Euskadiko banda onenekin, Bilbao basque Fest Rock City izeneko atalaren bidez. Era berean, Martzana kaia eta inguruko kaleak zenbait DJk girotuko dituzte Kaia on set atalaren baitan.

Musikaz gain, ikus-entzunezko euskal ekoizpenik onenak ikusteko aukera egongo da, eta dantza, umorea, kale-antzerkia eta gargantua historikoaren estreinaldia ere izango dira.

“Herri-kirolen probek, produktu gastronomiko onenek, festetan edo kalejiretan eta erromerietan euskal musikak sortzen duen pozak, euskal zinema sari aniztunak edo jaialdian Gargantua estreinatzeak, Bilbo berriz ere euskal nortasuna duen kultura- eta aisialdi-proposamen horren agertoki bihurtzea ekarriko dute. Jaialdiak hiria jarduera ekonomikoko eta bisitariak erakartzeko gune gisa sendotzea lortu du, eta, horrez gain, hiria dinamizatzen du eta Aste Santuan zehar Bilboko merkataritza eta ostalaritza sustatzen ditu.”

Antolatu diren ekitaldi guztien gaineko informazio zehatza Bilbao Basque FEST jaialdiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button