IKUS-ENTZUN

XXVI. Bideoaldia Donostian

Gaur hasiko da XXVI. Bideoaldia Donostian, eta hainbat emanaldi programatu dira ekimenen honen barruan; gaur eta bihar Intxaurrondo Kultur Etxean , eta ostiralean, ekainaren 27an, Victoria Eugenia Antzokian. Toki hauetan Larrotxeneko ikastaroetan egindako 10 produkzio eta 7 koprodukzio ikusteko parada izango da.

Lan hauen artean, 3 dokumental aurkeztuko dira, haurren animazio pieza bat, Atzegiko bideo ikasleen film laburra eta azkenik aurtengo Olatu Talkarako egindako bideoaren lagin bat. 2016 Fundazioarekin batera ekoitzitako bi film labur ere ikusiko dira; tartean, HUHEZI ikasleek egindako Neurge lana proiektatuko da gaur bertan, eta bihar, Monopatín, skateari buruz ari den dokumentala

Larrotxene bideoa ikastaroetako emaitza oparoa izan da beti, eta gaur egun esan daiteke 400 produkzio inguru ekoitzi direla. “Zine eskola bat izateko asmorik gabe eskaini duen kalitatezko eta hurbileko irakaskuntzak erreferente izatea ekarri du”.  Eta testuinguru honetan Victoria Eugenia Antzokira, aurtengo Bideoaldia eramatea izango da kalitate horren seinale.

Informazio guztia Donostia Kultura webgunean begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button