ARTEA

Judy Chicagok bere erakusketa aurkeztuko du Bilbon

Arte feministaren aitzindari estatubatuar Judy Chicago Bilboko Azkuna Zentroan izango da bihar, urriak 9, Why not Judy Chicago? erakusketaren komisario Xabier Arakistainekin batera. Erakusketa ikusgai izango da, urtarrilaren 10era arte.

Artista feministaren eta komisioaren arteko topaketa, lehenengoaren erakusketa Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroaren laugarren edizioaren baitan egingo dira.

Ikastaro hori erakusketaren komisarioak zuzentzen du Lourdes Méndez antropologo feministarekin elkarlanean, eta Judy Chicagoz gainera, Amelia Jones, Andrew Perchuk, Jane Gerhard eta Edward Lucie-Smith-ek ere parte hartzen dute. “Mintegi honetan Judy Chicagoren lana eta XX. mendeko 60. hamarkadako bigarren erdialdean AEBetako mendebaldean hasitako arte feministaren jaiotza aztertuko da “.

Erakusketaren harira, Chicagok 50 urteko ibilbideak egindako lanaren nondik norakoa biltzen du. “Artista, arte-hezitzaile eta idazle gisa egindako lanek mantentzen duten erlazio estuaren eraginez, hurbilketa holistikoa proposatzen du artistaren borondatea nabarmentzen duen artearen ezarpena egituratzen duten eskari desberdinetan”.

Erakusketa hiru ardatzen inguruan egituratzen da: Lehenengoan, ikus-sistema maskulino eta hegemonikoa jorratzen du; bigarrenean, historia lantzen du; eta, azkenik, hirugarrenean, “pertsonala dena politikoa da”  feminismoaren esaldi ezaguna aintzat hartuta, eremu pribatu eta partikularra aztertzen du.

“Bost hamarkadaz baino gehiagoz, Judy Chicagok irmo eutsi dio arteak eraldaketa intelektualerako eta gizartea aldatzeko tresna modura duen botearekiko konpromisoari, bai eta emakumeek arte-ekoizpenaren maila gorenetan parte hartzeko eskubidearekiko konpromisoari ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button