
Maria Urcelayk eta Ainhoa Jauregik Alex Gerediagaren Malmö ikuskizuna antzeztuko dute urtarrilaren 13an eta 14an, Arriagako Gelatxoak programaren barruan. Adiskidetasunari eta sentimenduen eraldaketari buruzko erretratu bat eskaintzen duten emanaldiak 20:00etan izango dira.
Arriaga antzokiaren arabera, “sarri askotan bi pertsonen arteko harremana kolorez aldatzen da, ezustean edo bat-batean; hitz batzuek edo gertakari jakin puntual batek harreman hori goitik behera alda dezakete, (…) traizioa gertatzen denean sortzen diren sentimenduei buruzko erretratua da lana. Sentimendu horien artean ezinikusia, mendeku beharra eta gertakarien arabera sortzen diren beste batzuk daude. Aldaketa hori da Malmö Khea Ziater konpainiaren azken lanak erakusten duena.”
Khea Ziater taldea 2010ean sortutako egitasmoa da, eta antzerkiaren eta zinearen kodeak baliatzen ditu pertsonok pentsatzen eta sentitzen dugunari buruz hitz egiteko, bere proposamenak zabaltzeko, beti ere estetikaren zein narrazioaren ikuspegi zainduetatik.
Informazio gehiago www.teatroarriaga.com helbidean izango duzue.