ARTEA

Artium eta Consonni Arte Ekoizlea "Plaza, hiriko egongela" proiektuan murgildu dira

Ekimen honekin museoen eta hauek kokatzen diren hirien arteko harremana, eta espazio publikoen erabilera publikoa aztertu nahi dira. Ildo horretatik, Plaza, hiriko egongela proiektuaren ondorioetako bat Artiumen barruko plaza gizarte-harremanerako benetako esparru bihurtzeko proposamena izango da. Horretarako, proiektuak bi aldi
izango ditu, lehendabizikoa, ikerketarena, eta horretan daude buru-belarri, Tania Magro arkitektoaren zuzendaritzapean. Bigarrena, esku-hartze artistikoa izango da.

Artiumek eta Consonnik Plaza, hiriko egongela abiarazi dute, eta gaur egun bere bi faseetako lehendabizikoan aurkitzen da bete-betean, hau da, hiriaren azterketa eta herritarren parte hartzea zentro-museoaren inguruko 500 metro erradioko irisgunean.
Tania Magro arkitektoak zuzendutako lan talde batek Artium dagoen eta lehen Ganadu Azoka eta autobus geltokia egon ziren tokiaren historia aztertu du, hiriaren eta herritarren erabilera zuzeneko behaketaren bidez, eta baita museoei loturiko espazioak eraldatzeko beste proiektu batzuk ere.
Aldi berean, hiriaren alde honetan bizi diren talde batzuekin eta besteekin harremanak eta elkarrizketak egin dira, eta baita Artiumen kide elkartuekin ere.

Aurki, otsailaren 22tik 25era, lantegi sorta bat egingo da inguruko talde batzuekin eta besteekin. Gainera, martxoaren 19an eta 20an jardunaldi tekniko batzuk egiteko asmoa dago. Fase hori amaitzeko, martxoaren 21ean jarduera ireki bat egingo da, bertan herritar guztiak gonbidatuko dira parte hartzera.

Consonnik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button