BESTELAKOAK

Asteburu honetan, abentura-zikloa Sopelako Kultur Etxean

Asteburu honetan (otsailaren 6tik 8ra arte) abentura-zikloa antolatu dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.

Zikloa Joxe Ramon Agirre Marron mendizaleak zabalduko du Aire airean, Broad Peak (8047m) izeneko hitzaldiarekin. Hitzordua 19:30ean izango da, eta sarrera debalde.
Berak dioen bezala, “ametsetatik nekez bizi daiteke, baina amets egin gabe are nekezago. Gizakiaren aspaldiko ametsa da hegan egitea, eta aspaldiko urteotan hegan egitea du amets”.
Amets horren bidean aurkeztu du Aire-airean ikus-entzunezkoa. 2007ko udan Pakistango Broad Peak (8.047 m) mendia igo ondoren, parapentean 7.200 metrotik egin zuen jauzi Marronek, eta eskaladako nahiz hegaldian hartutako irudiekin osatu du lana. Dokumentalaren ostean solasaldia egongo da, Jose Ramon Agirre Marron eta Wiso (Parapente Bizkaia) sopeloztarraren eskutik.

Hurrengo egunean, larunbata, hainbat sari eskuratu dituen dokumental arrakastatsu bat eskainiko da: Sebastiao Salgado argazkilariaren La sal de la tierra.

Igandean, berriz, txikiek Kon-tiki pelikulaz gozatzeko aukera izango dute, 18:00etatik aurrera. Film hau benetako historia batean oinarrituta dago: Heyerdahl Noruegako esploratzaileak baltsa batean burutu zuen Ozeano Barearen zeharkaldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button