IKUS-ENTZUN

Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketa

Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Elkarbizitzarako Idazkaritza Nagusiak Zinexit programa eskaintzen du, eta horrekin batera  baina lehenago, Zinexit-Topaketak antolatzen dira.

Zertan dautzan topaketok? “Zinexit-Topaketak, urte osoan zehar, elkargune puntual berria eta aldi berean  iraunkorra izatea du helburu. Plaza, solasa eta elkarbizitza izan nahi du. Iritzi desberdinak sustatu eta gure gizartearen erakusgarri egokia izatea lortu nahi luke”.

Bada, gaur berton izango da lehenengo topaketa. Carlos Olalla aktore eta idazle katalanak zuzendua, eta benetako gertakarietan oinarriturik, migratzaileek egunero aurre egin behar duten errealitatea salatzen duen  Express film laburra izan da aukeratua Zinexit Topaketaken ekitaldirako, errefuxiatuen egoera azaltzen duen  A syrian love story filmarekin batera. Azken dokumental honek Amer, bere emazte Raghda, haien hiru semeen, eta egun milioika siriarrek bizi duten egoera azaltzen digu, hau da: izua, gatazka, heriotzak eta erbesteratzea. Bost urtetan filmatua, askatasun politikaranzko odisea ikaragarria islatzen du.
Hala, gaur, urriaren 4a, asteartean, 19:30ean, Golem Alhóndiga Bilbaon ospatuko den Zinexit Topaketak programaren barruan film bi hauek ikusi ahalko dira.

Gonbidatuak ere izango dira gai honetaz hitz egin eta ekarpenak egiteko. Olallak, ETA-ko eta GAL-eko biktima eta ETA-ko kide ohien partaidetzarekin, 2014 eta 2015ean Madrilen ospatutako Euskal Herriko bakea eta bizikidetzaren aldeko bi topaketak antolatu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button