BERTSOTAN

Lazkao Txiki XXIII. Bertsopaper Lehiaketa

Ordiziako Argi Berri elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, Lazkao Txiki XXIII. Bertsopaper lehiaketa antolatu du. Lanak uztailaren 1aren aurretik aurkeztu behar dira, eta sari banaketa ekitaldia Euskal Jaietan izango da, irailaren 14an.

Hiru mailatan banatzen da lehiaketa: gaztetxoena (13 urte arte, eta saria 200 euro), gazteena (14-18 urte, eta saria 300 euro) eta helduena (18tik gora eta, saria 500 euro). Maila bakoitzeko lehen hiru sailkatuek jasoko dituzte sariak.

Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira (gutxienez 2 bertso eta gehienez 4), eta gaur egungo teknologia berriak izango da gaia. Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa (gutxienez 8 bertso eta gehienez 12).

Lanak helbide honetara bidaliko dira: ARGI BERRI Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa), Gipuzkoa Kalea 15-behea, 20240 Ordizia.

Sariketaren oinarri guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button