ESZENA

Amurrion, Joxe Ramon Soroiz eta Iker Galartza Erdibana antzezlanarekin

Bihar, 20:00etan, Amurrio Antzokian Txalo produkzioak taldean aritzen diren Joxe Ramon Soroiz eta Iker Galartza bikoteak Begoña Bilbaok zuzenduriko Erdibana antzezlana egingo du.

Eta bi aktore hauek zer-nolako istorioa kontatuko dute? Honatx sinopsia: “Urte gehiegi dituen ama bat, enbolia bat, gripe bat eta hiltzeko batere gogorik ez; 50 urte inguruko seme bat, hondoratzen ari den enpresa baten jabe eta urruntzen ari den erretiroa; 42 urteko beste seme bat, ama zaindu, bainatu, orraztu eta ia hil egiten duena; libreta asko eta aurrezki gutxi; oraintxe bertan saldu behar den etxe bat; eta gau amaiezin bat, sekretu aitorrezinez betea, azkenean argitara agertu eta funtzioko aitorpenik gordinena eragingo badute ere: Juan, uste dut ama ez dudala maite, esaten dio Carlosek anaiari. Ba, aizu, sendatzen bada…, erantzuten dio Juanek.
Amari bultzadatxo bat eman nahian, amaigabeko gau batean, ezkutuan gordetako sekretuez gain, elementu gehiago azalduko dira: soka bat, lanpara bat eta leihoak zabal-zabalik negu gorrian, kuxin bat eta ogi-mami apurrak…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button