LITERATURA

Fernando Morillok bere lan berriak aurkeztu ditu

Gaur goizean, Fernando Morillok Abbadiaren sekretua eta Zonbia San Mamesen (Gaumin) liburuak aurkeztu ditu Bilboko Unamuno BHI Institutuan ehunka gazte interesaturen aurrean.

Galdera asko egin dizkiote idazleari hainbat gaztek, liburuen nondik norakoak azaltzeko.

Lehen lana, Hendaiako Abadiako Eremuan kokatzen da. Han gaztelaua dago, han ere Antton Abbadia eta bere bizipen ikaragarri batzuk gertatu ziren, lekua magikoa omen da. Bertan kokatu du Fernando Morillok bere istorio liluragarri hau.

Zonbia San Mamesen lanerako zonbi mozorroarekin argazki berezi batzuk ere atera zituen Guggenheim museoaren inguruan,… baina nork sinesten du zonbietan? Ez dira existitzen bat topatzen duzun arte. Gure mundu honetan lurralde ezkutu asko daude, deabruz eta zonbiz beterik, eta ez zaie umorerik faltako!

Beste aldetik, laster batean, Karlos Zurutuzaren Tripoli-Kabul liburuaren aurkezpena egingo da. Urriaren 3an izango da, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, 11:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button