Josu Barambones Zubiria saritu dute Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko 2018ko (H)Ilbeltza Bekaren bigarren edizioan, Baztango Udaletxean egindako agerraldian jakinarazi dutenez.
Aurtengo beka itzulpengintzara dago zuzenduta eta Patricia Highsmith idazlearen The Blunderer nobela da xede. Sariketan, liburu horren 29.atala itzuli behar izan dute parte hartzaileek, eta epaimahaiak Barambonesek aurkeztutakoa hautatu du jaso dituzten lanen artetik.
Itzulpengintza eta Interpretazioan aditu, hainbat lan argitaratu ditu Barambonesek, horien artean, ‘La traducción Audiovisual en ETB1’ (Euskal herriko Unibertsitatea 2011), edota ‘Lenguas minoritarias y traducción: La traducción audiovisual en euskera’ (Trama, 2012) lanak esterako.
II.(H)Ilbeltza Beka, Baztango Udalaren eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, (H)ilbeltza elkarteak iaz martxan jarritako saria da eta bere helburua, euskal literatura beltza sustatu eta munduko literatura beltzeko lanak euskaratzea da.
https://twitter.com/ilbeltza/status/1042369004587896832