IKUS-ENTZUN

“Motz” film laburren zikloa, Donostiako Guardetxean

Donostiako Guardetxean, hilero, film laburren emanaldia egiten dute Motz programaren baitan: “Laburmetraiak ikusteko aukera gutxi izaten da gure artean. Guardetxean erakusleiho bat izan nahi dugu pieza txiki horiek erakusteko eta haien egileak ezagutzeko”.

Hala, ostiralean, urtarrilak 17, lau film labur proiektatuko dira, 20:00etan: La Jenny (Anderson Bossi, 2013); Bizitzako Kopa (Enara Goikoetxea, 2009); Hombre Blanco Hombre Negro (Javi Alonso, 20139; eta, azkenik, Maritxu (Kepa Errasti, 2010).

Jenny filmak gau bateko afera kontzen du; Bizitzako Kopa laburrak, berriz, Nekane alargunaren bizitza kontatzen du, senarrak irabazitako trofeo bat apurtu ostean; Hombre Blanco Hombre Negro, aldiz, polizia baten eta polizia horrek atzemandako etorkin baten arteko istorio jorratzen du; eta, amaitzeko, Maritxu lana 80 urteko emakume baten bakardadearen inguruko da.

Informazio osoa: guardetxeabandabat.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button