LITERATURA

Joseba Sarrionandiaren literaturaren paisaian barrena

Mikel Asurmendiren Kalaportutik Iurretara. Joseba Sarrionandia irakurriz izeneko lana kaleratu du Pamiela argitaletxeak. Atzo, idazleak Jose Angel Irigararekin batera aurkeztu zuen obra berria.

Azalpen honekin autoreak lanaren nondik norakoak eman ditu: “Habanako gaukariaren arrastoan ibili naiz iragan hiru urteotan, begiak sarri itzuliz, ezker-eskuin ari, haren ele, ale, pieza edota teselen ariora. Idazlearen itzuleraren aiduru, haren literaturaren paisaian barrena, haren herbestearen azkeneko paisaia igurikatuz. Izan ere, ezaguna baita irakurzaleok bi paisaia behatzen ditugula: bizitzarena eta literaturarena.
Askotan, baina, paisaia bakarra bailitzan bizituz; arian ari, bidean sarri geldituz, begiak usu itzuliz.
Joseba Sarrionandiaren literaturan ostertz berrietara eramaten gaituztenen artean menturatuz, azken idazlanetara mugatu naiz. Habanako gaukariak haintzat hartu ditut hain zuzen ere, gai anitzi buruzko gogoeta mamitsuak dakartzatelako eta, gainera, abantzu berrogei urteren ondoren ageriko maneran eta nondik idatzi dituen garbi utziz lehenak direlako.”

Mikel Asurmendi Hendaiarra da, eta Informazioaren Zientzietan Lizentziatua EHUn. Argiako kazetari ezaguna da (25 urtez). EIE-ko Komatxo artean irrati-saioaren esataria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button