LITERATURA

“Joseba Jaka” beka martxan berriz

Elkar Fundazioak Joseba Jaka bekak sortu zituen 1996. Urtean, euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoarekin. Joseba Jaka hil zela 20 urte betetzen diren honetan, berria abiatu nahi izan dute beka hau.

Lehenengo deialdi hau narratiba euskaraz laguntzeko izango da eta ondorengo oinarriak bete beharko dira: deialdi honetara, literatur lanak, narratibako lanak (eleberri edo ipuin bildumak), idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Parte hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu: Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, 2-5 orri bitartekoa; idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-25 bitartekoa; eta egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. Proiektuak, 2016ko urtarrilaren 29ra arte bidal litezke helbide honetara: Joseba Jaka beka. Elkar Fundazioa. Portuetxe 88, Igara auzoa. 20018 Donostia.

Epaimahaia honako lagunek osatuko dute: Joxe Azurmendik, Karmele Jaiok, Iratxe Retolazak eta Elkarreko editore batek. 2016ko apirilaren 23aren aurretik emango da ezagutzera bekaren irabazlearen izena.
Beka 10.000 eurokoa izango da.

Argibide gehiagorako, Elkar Fundazioan begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button