ESZENA

Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunak atzeratu egingo dira

Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen Dantza alfonbra gorrian ekitaldia atzeratuko da. Dantza alfonbra gorrian urtero lurraldeko akademietako ehun bat ikaslek parte hartzen dute apirilaren 29ko Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Salbuespen egoerak ekarri duen konfinamenduagatik ezin izango da ekimen hori egin, baina osasun baldintzek aukera ematen badute, 2020aren amaieran ospatuko da diziplina artistiko hori ikusarazteko eta dantza irakasleek Bizkaiko akademietan egiten duten lana aintzatesteko antolatzen den Dantza alfonbra gorrian.

Bizkaiko Foru Aldundiak Dantzaren Nazioarteko Eguna gogoraraziko du egun horretako adierazpenarekin bat eginez. Edizio honetan, Gregory Vuyani MAQOMA koreografo eta dantzari hegoafrikarrak idatzi du mezua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button