ARTEA

Anamnese-k bere egitasmoekin loturiko argitalpenak aurkeztuko ditu Anti liburudendan

Artea eta lekua harremanetan jartzen duen arte-ekimena da Anamnese. Egitasmo horren kide diren Erika Yurre eta Pedro Salgado Bilboko Anti liburudendan izango dira gaur 20:30ean oraintsu burutu duten bi proiekturekin loturiko argitalpenak aurkezteko. Horrez gain anamnese.es webgunea ere izango dute hizpide.

Arte egitasmo horren webgunean jasotzen denez, “paisaiak, denboraren poderioz, historiaz beteriko memoria geruzatan bilakatzen dira. Anamnesek metaturiko historia-geruza horietan induskatzen du, espazioak eskaintzen dituen ñabardura txikiak arrasto txiki gisa erabiliz”.

Gaur BunkerNuclearHospitalizado eta Genealogia Despoblada proiektuen gaineko bi argitalpen aurkeztuko dituzte. Lehenengoa Uribe Kosta eskualdeko lurraldean eginiko egitasmoa da, eta bigarrena, berriz, Kreta irlan buruturikoa. Bi argitalpenak irudiz josita datoz.

Proiektu horien inguruko informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button