ARTEA

Abian da “Basque Artist Program” ekimenaren edizio berria

Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek abian jarri dute EAEko artistek New Yorken egonaldia egiteko programaren zortzigarren deialdia. Egonaldia urrian gauzatuko da, eta hautagaitzak datorren ekainaren 12ra arte aurkeztu ahalko dira. Egoitzako mantenu-gastuetarako, hautatutako artista bakoitzak 3.000 dolarretako diru-laguntza jasoko du.

Basque Artist Program ekimenaren edizio berri honetan bi izango dira New Yorken lau astez aritzeko aukera izango duten EAEko artistak. Ekimenaren helburua hiriko arte-giroa ezagutzea eta beren gaitasunak indartzeko aukera ere izatea.

Gaurdaino 18 izan dira Basque Artist Program ekimenean parte hartu duten artista gazteak: Karla Tobar eta Alain Urrutia (2015); Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco (2016); Gala Knörr eta Maite Pinto (2017); Nora Aurrekoetxea eta Helena Goñi (2018); Raquel Asensi eta Jon Gorospe (2019); Alejandra Bueno, Mikel Escobales, Amaia Molinet, Beñat Krolem eta Fabro Tranchida (2022); Verónica Domingo, Jorge Isla eta Claudia Lorenzo (2023).

Interesa izanez gero, gogoratu ekainaren 12ra bitarte izena emateko aukera badagoela.

Show More

Related Articles

Back to top button