IKUS-ENTZUN

Jose Antonio Sistiagaren lehen pelikula hainbat hiriburutan ikusgai

Euskadiko Filmategiaren udaberriko zikloaren barruan, Jose Antonio Sistiagaren …ere erera baleibu izik subua aruaren… izeneko film luzea proiektatuko da bihar, hilak 5, Artium Museoan, Tabakaleran, eta Bilboko Arte Ederren Museoan.

“Pelikula hori margolaritzaren eta zinema esperimentalaren arteko loturan aitzindaritzat jotzen da. Artista eta zinemagileak 35 milimetroko zeluloidean margotu zuen 1968tik 1970era bitartean filmak dituen 108.000 fotogrametako bakoitza. Teknika horren bidez zinemaren historian egindako lehen film luzetzat jotzen da pelikula”.

Sistiagak 1968 eta 1970 artean egin zuen…ere erera baleibu izik subua aruaren… kamerarik gabeko zinemaren diziplinaren barruan kokatzen da, zeluloidearen gainean eskuz margotutako filma baita. Garai hartan, Madrilen proiektatu zen lehen aldiz, eta Londresen, Parisen, Bartzelonan eta New Yorken gero. “Haren 108.000 fotogrametako bakoitza guztiz bakarra da, trikimailurik eta argazki efekturik gabea. Euskararen sonoritatea imitatzen duen zentzurik gabeko esaldi bat da izenburua, haren adiskide Rafael Ruiz Balerdik asmatua”.

Jose Antonio Sistiagaren lana pinturaren eta zinemaren artean kokatzen da, eta zinemagintza esperimentalean egindako sartu-irtenak Euskal Herriko artearen praktikari egindako ekarpenaren zati garrantzitsu bat dira. Lan horiek hainbat jaialditan ikusi ziren: Oberhausen, Londres, New York, Paris, Brusela,… bai eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldian ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button