ARTEA

Jorge Rondaren margolanak daude ikusgai Hegoak aretoan

Bilboko Hegoak taldeko Hegoarte batzordeak Jorge Rondaren Inter Sex Ciones izenburuko margolanen erakusketa paratu du kolektibo horren lokalean. Erakusketa zabalik egongo da maiatzaren 4ra bitartean.

Inter Sex Ciones erakusketa Intersecciones = Interactuar = Redes Sociales leloarekin lotzen du artistak. Bere aburuz, "nolabait, forma geometrikoak elkarri eragiten dieten bezala, elkarguneak sortuz, gizakiek, modu ezberdinen bidez, eta orain are gehiago sare sozialen bitartez, elkarri eragiten diogu amaraun konplexua sortuz. Amaraun hori ez da beti perfektua, bai, ordea, geometria".

Erakusketa hilaren 13an inauguratu zuten Hegoak kolektiboaren lokalean eta ikusgai izango da maiatzaren 4ra bitartean.

Hegoakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button