ESZENA

“Zizt!” urteko lehen antzerki zikloa, Mikelazulon

Oreretan antzerki eta dantza eskaintza urtean zehar ere izatea nahi dutelako, Zizt!  zikloak antolatzen dituzte urtean zehar. Berez, formatu txikiko harribitxiak eramaten dituzte Mikelazulora igandeetan. Antolatzaileen arabera, “sortzaile eta ikusleen artean harreman gertukoa izaten da beti eta giro paregabea”. Sarrera doakoa da.

Igande honetan, urtarrilak 18, Mikelazulo aretoan, 19:00etan, Nagüal Teatroren eskutik, Dario Fo idazlearen La Mujer Sola lana. Kasu honetan Ana Plazak egingo du bakarrizketa.

Lana honetan datza: bere familiak abandonaturiko emakume batek irratiaren laguntza behar du, zaratak behar ditu. Gutxika lehen negarrak helduko dira, bere egoera zein den deskubritzerakoan.

Obra satira bat da: emakume batek bere oroitzapenak bizirik mantendu nahi ditu, baina bakardadea gero eta handiagoa da eta asfixiatu egingo ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button