BESTELAKOAK

“Hiria pentsatu II” zikloa, Donostian

Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxeak Hiria pensatu II zikloa antolatu du otsailean eta martxoan. Bi hilabete hauetan hainbat artista, pentsalari, poeta eta zientzialarik beren  hausnarketa pertsonalak egingo dituzte gaur egunean jasaten ari garen aldaketa kultural, sozial eta teknologiko azkarrei buruz. Aste hauetan guztietan, era guztietako ekitaldiak antolatu dira, eta hala, erakusketa, film, solasaldi, hitzaldi eta poesia irakurketak ez dira faltako.

Otsailaren 6tik eta martxoaren 28ra, Iker Odriozola, Juan Crespo, Mario Olmeño, Mattin Izagirre, Miren Rekondo eta Pablo Bengoetxea artisten gaineko erakustea atondu da, Ahaztuak izenburupean. “Hiri handietako pertsona, eraikin, objektu eta espazioak garai batean helburu zehatzarekin, bizitzaz beteta eta errendimendu osoz erabiliak izan zirenak erabilgarriak ez izatera pasatzen dira, eta momentu batean gogo biziz erabili genituenak orain albo batera utziak dira inongo lotsarik gabe”

Filmei dagokionean, datorren astean, otsailak 16, Luis Buñuel zuzendariaren Los olvidados (1950) pantailaratuko da, eta otsailaren 23an, Wayne Wang-en La caja china (Chinese Box, 1997).

Bestelakoak ere badira, eta horretarako hainbat adituren hitzaldiak aurreikusi dira. Ángel B. Blázquez, Claudia Pennese, Juan Mari Hidalgo eta Victoria Iglesias Edificios de ayer con viviendas renovadas para el mañana gaiaz mintzatuko dira. Xabier Unzurrunzagak La construcción de las ciudades vascas: de la Edad Media hasta hoy gaia jorratuko du, eta Iñigo Garciak eta Edorta Subijanak Entropía urbana  eta La ciudad aumentada hitzaldiak egingo dituzte, hurrenez hurren.

Saio guztiak Areto nagusian izango dira, 19:30ean.

Gauzak zehaztu nahian, hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button