BERTSOTAN

“Udaberriko Bertso Saioak” ekimenaren azken hitzordua

Bilboko Udalak eta Santutxuko Bertso Eskola beteranoak antolaturiko Udaberriko Bertso Saioak ekimenaren azken saioa  ekainaren 17an izango da. Egun horretan, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita juntatuko dira.

Programa horren eskutik, bertsolaritzaren izen berrienak bildu dira Santutxun, publiko guztiarentzako saio irekiak eskaintzeko, eta hala, 14 bertsolarik parte hartu dute edizio honetan, ia Euskal Herriko probintzia guztietatik etorriak, horien artean 2022ko Txapelketaren azken edizioko 8 finalistak, Onintza Enbeita, Ibon Ajuria, Uxue Alberdi edo Oihana Bartra,….; eta Euskal Herriko herrialdetako txapelketa ia guztietako azken txapeldunak.

Maiatzaren 27an izan zen lehen ekitaldia Santutxuko Karmelo Plazan, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, eta Joanes Illarregi bertsolariekin. Ekainaren 3an, Alaia Martin, Sustrai Colina, Oihana Bartra eta Beñat Gaztelumendiren txanda izan zen. Ekainaren 8an, Santutxutik bertso poteo egin zen Arkaitz Estiballes eta Ibon Ajuria bertsolariekin.
Eta diogun moduan, larunbatean azken saioaz gozatzeko abagunea izango duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button