IKUS-ENTZUN

Jea Zhangke zinegileari buruzko zikloa, Bilbon

Iragan maiatzaren 8an hasi zen Jia Zhangke (Fenyang, 1970) zine-zuzendariari buruzko zikloa, BilbaoArten. Programak ekainaren 12ra arte iraungo du, eta, guztira, dozena erdi film pantailaratuko dira; hain zuzen ere, hurrengo emanaldia maiatzaren 15ean izango da, 19:00etan: Placeres Desconocidos.

Film horrek langabezian daude Datong (Txina) herriko bi lagunen istorioa kontatzen du: Xaiao Ji eta Bin Bin. Lehenengo hiriko mafioso baten bikotekidea den Qiao Qiao emakumeaz maiteminduko da, laster; Bin Bin, berriz, amak bultzatuta, ejertzitoan erroldatuko da, bere neskalaguna YuanYuan-ek, aldiz, hiriburura joateko asmoa dauka. Etengabe aldatzen ari den mundu batean, erabaki garrantzitsua hartuko dute. Izan ere, bi lagunek etorkizun hobea ikusten dute musikaren munduan.

Hauexek dira zikloan aurkeztuko diren gainerako filmak: maiatzaren 22an, El Andén; maiatzaren 29an, El Mundo; ekainaren 5ean, Naturaleza Muerta; eta, amaitzeko, ekainaren 12an; I Wish I Knew.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button