ARTEA

“Margolari Gazteak” pintura sariketa, Leioan

Lehiaketa  maiatzaren 12an (igandea) izango da, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte. 08:00etatik 10:00etara bitartean Aterpe Leioa Gaztegunean (Aldapabarrena 2) oihalei zigilua jarriko zaie. Lanak 15:00etatik 17:00etara bitartean entregatu ahal izango dira leku berean.

14 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Teknika (akuarela, Txinako tinta, collage, akrilikoa, olio-pintura, grafitoa, teknika mistoa…) eta neurria libreak izango dira, Leioako erdigunea izango da landu beharreko gaia. Bakoitzak lan bat baino gehiago ezin izango du aurkeztu (ez da kolaboraziorik edo talde lanik onartuko) eta bastidorean edo euskarri zurrunean jarri behar dira derrigorrez. Partaideak Leioan, aipatutako zonaldean kokatu ahal izango dira.

Epaitza arratsaldeko 19:00etan jakinaraziko da Aterpe Leioa Gaztegunean. Momentu horretan bertan sariak banatuko dira.

Lehen saria  800 eurokoa izango da; bigarren saria  500 eurokoa, eta hirugarrenak  360 euro banatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button