BERTSOTAN

Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren itzulia hasi da

Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren itzulian 48 bertsolari arituko dira. Iragan berri den asteburuan lau saio jokatuko dira: Antzuolan eta Pasaian larunbatean, eta Alegian eta Usurbilen igandean.

Hortaz, Gipuzkoa Bertsotanen bigarren faseko lehen bi saioak Antzuolan eta Pasaian jokatu dira. Lehenengoan Oihana Arana Cardenal nagusitu da, 353,5 punturekin, eta Pasaian, ostera, Ane Zuazubiskar Iñarra, 340 punturekin.

Alegian eta Usurbilen izan dira beste bi saioak. Alegiako saioa Jon Gurrutxaga Urbietak irabazi du, eta Usurbilgoa Maider Arregi Markuletak.

Datozen saioak, Ataun, Elgeta, Hernani eta Soraluzen jokatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button