XXXII. dFERIA martxoaren 14tik 18ra bitartean egingo da eta Legatua izango da bere leloa. Aurten, Danimarka izango da herri gonbidatua, baina konpainiak Italia, Taiwan, eta Argentinatik ere etorriko dira aurten.
Aurtengo programazioan 31 konpainien 31 ikuskizun eta 42 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan. Emanaldietan dantza , antzerkia, zirkua eta diziplina anitzeko ikuskizunak agerraraziko dituzte taldeek. Lan asko estreinaldiak izango dira.
dFERIAren izaera ere profesionala izaten da, eta tartean, Negozio Foroa, Hausnarketa Mahaia, eta hainbat topaketa eta batzar burutuko dira. Arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako jarduera hauek martxoaren 15a eta 18a bitartean burutuko dira Victoria Eugenia Antzokian, Tabakaleran eta Egia Kultur Etxean.
Egunez eguneko programazio guztia, hemen kontsultatu ahal duzue.
